E.T.A.ren agiria Euskal Herriari

      EUSKADI TA ASKATASUNAK, bere ekintzen etenaldi orokor eta mugagabea iragarri zuenetik hilabete eta erdi igaro denean, agiri honen bidez Euskal Herriak duen egoerari buruzko bere iritzia helarazi nahi dio euskal gizarteari.

      ETAk irailaren 18an indarrean jarritako ekintzen etenaldiaz gain bi dira azterketa honetan nabarmenarazi nahi ditugun gertakari nagusiak: alde batetik Lizarra-Garaziko Hitzarmena; eta, bestetik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urriaren 25ean egin ziren hauteskundeak. Honekin batera, egoera berriaren aurrean Euskal Herria zanpatzen duten estatu bietako arduradunek darabilten jarrera ere aipagai izango dugu.

      LIZARRA-GARAZIKO HITZARMENA: ARO BERRI BATEN OINARRI

      Hasteko, beraz, Lizarra-Garaziko Hitzarmenaz ariko gara, Hitzarmen horrek islatzen duen sakoneko aldaketaz hobeki jabe gaitezen. Irailaren 12an izenpetu eta urriaren 3an garatu den Lizarra-Garaziko hitzarmena Euskal Herrian bizi dugun egoera berriaren ondorio da. Aro berri honen atarian zeuden ezaugarri nagusiak jadanik aipatuak ere, ez da txarrerako izanen beste behin ere oroitaraztea.

      • Euskal Herria zatiturik mantentzen duten egitura instituzionalen agorpen eta etorkizun eza:

        Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoarentzat ezaugarritze instituzionalik gabeko egoerak berrehun urte luzeren ondoren, bere zentzugabekeria agerian du: inoiz baino indar politiko, ekonomiko eta sozial gehiago agertu da nolabaiteko ezagutzaren alde, "Hexagone"-a erreferentzia asetzailea ez den bezala, "Pyrenees Atlantiques" izeneko departamentuan ere ez dira asetzen Frantziaren menpe bizi diren euskal herritarren behar eta nahiak. Hor daude bada aski izango ez den lehen urrats baterako baldintzak.

        "Baskongadak" izenpean biltzen dituen hiru herrialde historikoez osaturiko Elkargo Autonomoak ere ez dio erantzuten etorkizuneko garapenari ez eta herri gisako biziraupenerako gutxieneko beharrei ere. Moncloako Estatutuaren ezin "betetzeak" eta egitura hori etorkizuneko Euskal Herriaren sustraia izateko errefusa ere nabaria da.

        Eta zer esanik ez Nafarroa zatituaren etorkizunari dagokionez, azken hitzak nafar biztanleen esku egon behar duela diotenak berak ohartzen dira arrazoitze bide horretan jarraituz, gero eta nabarmenago direla Espainiako eta Frantziako estatu zentraIista eta jakobinoek garai bateko erreinuari ezartzen dizkioten menpekotasun, muga eta oztopo antidemokratikoak .

        Beraz, bitan eta hirutan zatiturik dagoen Euskal Herriak ez du etorkizunik, ez bada desagerpen edo menpekotasunarena. Eta aldiz, indar politiko, ekonomiko eta sozialek gero eta argiago egin dute apostu, desberdintasun eta aniztasun guztiekin, biztanleen behar eta asmoei askoz egokiago erantzungo dien Euskal Herri berrosatu baten alde.

      • "Madril", "Ajuria-Enea" eta "Irunea"-ko Itunen bidez Euskal Herriari bere hitza eta etorkizuna ukatzeko politikaren agorpena.

        Duela hamaika urte luze antolatu ziren Madrilen aginduei jarraiki abertzaleen aurkako eta Espainia eta Euskal Herriaren arteko gatazkaren konponketa elkarrizketatu baten aurkako Hitzarmen horiek. Ezker abertzalea indartsu zegoen garai horietan hauteskunde lehia desberdinetan, baina Estatuaren politikak ekartzen zien onura pertsonal eta alderdikoiei kasu eginez beren burua abertzaletzat jotzen zuten indar politikoek agintari espainiarrekin batera adostu zuten beren ildo estrategikoa.

        Hamar urteren buruan ezker abertzaleak erakutsi du gatazkaren muin politikoa ez dela errepresioa eta ukazioaren bidez konpontzen ahal eta bere opzio politikoak, hau da, independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka, baduela aski babes eraso guztiei eutsi eta baita aurrera egiteko ere. Euskadi Ta Askatasunak borroka armatuaren bidez erakutsi duen tinkotasunarekin batera, bestelako erakunde eta are herritar bakanek beren eguneroko ahaleginean erakutsi dute badela herri bat aske izan nahi duena eta bere opzio politikoa garatzeko baldintza justoak eskatzen dituena. Euskal Herria menpean hartu duten bi Estatuengandik askatu eta munduko beste herrien artean bere ale berezia, bakana eta elkartasunezkoa landatu eta garatu nahi duena.

      • Euskal Herriko biztanleek gehiengo nabariz etorkizuna beren gain hartzeko adierazten duten borondatea

        Euskal Herriak hainbeste denboraz ukatua eta bahitua izan duen hitza berreskuratu beharra nagusitu da gatazkaren konponketaren giltzarri gisa. "Demokrazia" hitza erasorako erabili izan da urte luzetan, hain zuzen ere, espainiar eta frantsesen aldetik Euskal Herriaren aurka Euskal Herrian demokraziak ezaugarri bereziak dituela nagusitu da: euskal herritarrek izan behar dutela hitza eta hitz horri errespetoa zor diotela atzerritar diren indarrek; eta Euskal Herriaren berezitasunak, historia, kultura eta bertako biztanleek etorkizunari begira dituzten nahiak errespetatu behar dituela demokrazia horrek. Hitz batez, gurean ez dela demokraziarik izanen "euskal" aurrizkia izango ez duen bitartean.

      Hiru horiek ditugu bada Lizarra-Garaziko Hitzarmenaren aurrekari nagusia. Eta Lizarra-Garaziko Hitzarmena etorkizunari begira ikuspegi, uste eta izaera desberdineko indarrek batera egiten duten apostu baikor eta ausarta da. Ia bi hilabeteren buruan hitzarmen horrek bildu dituen atxekimenduek Euskal Herri luze-zabalaren ordezkari politiko-sozial nagusi bilakatu dute. Ez da inoiz horrelako indar-bilketarik izan Euskal Herrian bere eskubideen alde. Abertzale, demokrata eta aurrerazaleentzat ez ezik Hitzarmen hori ezinbesteko erreferentzia gune bilakatu da gizarte osoarentzat, eta are nazioarteko eritzi publikoarentzat.

      ETAk bere aldetik, hitzarmen horrek eskeini duen elkarrizketarako gunea eta konponketa politikorako abiapuntua ontzat ematen du, parte hartze zein elkarlanerako marko egokitzat joz. Hartara, Euskadi Ta Askatasunak Hitzarmen horretan parte hartzen duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragile desberdinek izan duten jarrera zintzoa eta ausardia politikoa txalotzen du.

      Euskal Herrian esperantza piztu dute Hitzarmen horren sinatzaileek. Eta hein bereko ardura bereganatu ere. Euskal Herriaren hitza askatzearena hain zuzen ere. Euskal Herriak bere hitza berreskuratu eta hitz hori ahoskatua, aditua eta errespetatua izan dadin marko politiko-instituzional berria eraikitzeko konpromezua dago. Eta kontuz! Indar politiko, sindikal eta gizarteko batzuk izenpetu dute hitzarmena, baina ehundaka mila herritarren esperantza ere ezarria dago izen horien alboan. Eta horrek eskatzen du, gaurdanik -atzodanik esan beharko genuke- Lizarra-Garaziko hitzarmenak irudikatzen duen marko berri baterantzako lanean norberak bereak jartzea, ordezkaritzakeriarik gabe. Bestek egingo omen duenaren esperoan egon gabe.

      Asmoak asmo eta nahiak nahi, gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia Euskal Herriaren subiranotasunerantz abiatzen diren ekimenak gauzatzeko aukera paregabearen aurrean gaudela da. Maizegi entzuten dugu "Euskal Herri independientea amesten dut!". Ametsen garaiak iraganean utzi behar dira eta orain ekitea egokitzen zaio norberari. Euskal Herriari guztion artean eskeintzen diogun aukera berri honetan guztion parte hartzea, konpromezua eta ardura ezinbesteko izango da. Elkarlanerako garaiak dira egungoak, norberak bere lan eremu eta ikuspegitik baina helburu bakarreraniz: Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izatea.

      ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO HAUTESKUNDEAK

      Esan bezala, denbora tarte honetan ere egokitu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak. Eta sortu den giro politiko berrian garrantzi berezia izan dute hauteskundekok. Espainiaren aldeko indarrek "Ermuko izpirituaz" bataiatu duten betiko zanpaketaren alde ala "Lizarra-Garaziko Hitzarmenak" adierazten duen etorkizun askearen arteko lehia gisa aurkeztu dute hauteskunde erronka berri hau. Agorturik dagoen marko estatutario batetarako hauteskundeak baino gehiago izatea nahi izan dute Espainiaren aldeko indarrek, eta beraienak eta bost jarri dituzte erronka horretan, Lizarran hasi eta Garazin jarraipena izan duen askatasun eta pakerantzako bidea berriro ere itsutzeko, zapuzteko, desitxuratzeko.

      Eta ikuspegi horretatik hauteskunde horiek askatasun eta bakearen aldeko apostuan ausart jokatu dutenen garaipena izan dela esan behar da, argi eta ozenki. Opzio politiko zehatzek bozka kopurutan gora ala behera egiteari garrantzia kendu behar zaio, eta ikuspegi zabal batez aztertu behar da gertaturikoa.

      Gertatu dena ez baita, batzuk ulertarazi nahi luketen bezala, azken hilabeteotako aldaketa edo kalkulu ezkutuen ondorio, urtetako lan etengabearen fruitu izan da, kontraesankor ziruditen ekimenen ondorio. Ezker abertzaleak lortu du eskuzabaltasunez eta tinkotasunez Euskal Herriaren etorkizuna zegoen segadetik ateratzea; espainiar eta frantziar agintariei aurre egiteaz gain, Euskal Herriak bere kabuz etorkizunik ez zuela uste zuten indar errejionalista eta abertzale epelei eta etorkizunik egon badagoela, eta oparoa gainera, sinestaraztea, ilusioa txertatzea eta horren alde lanean jartzea.

      Azter ditzagun bada hauteskunde horien emaitzak ikuspegi horretatik.

      Ezker abertzaleak, beraz, hauteskunde horietan agertu den Lizarra-Garaziren aldeko jarrera garbia bere irabazpideen zakuan sartzeko tentaldia izan dezake. Baina garaiok ez dira "tantto" tikiak poltsikoratzekoak. Hauteskunde horietan garaile, euskal gizartearen zati baten bidez, Euskal Herriaren etorkizunean sinestu eta horren alde borrokatzen direnak izan dira. Bigarren mailako garrantzia du EAk bozketan hain gora ez egiteak edota lUk bozka kopuru handia galtzeak, eta era berean esan beharko genuke "Euskal Herritarrok"-ek HBk sekula lortu izan dituen markak ondu izana edota EAJk EArekiko zatiketaz geroztik izandako emaitzarik haberenak lortu izanak. Horiek bigarren mailakotzat jotzen ditu ETAk.

      Beraz, emaitza orokorrek erakusten duten argazki politikoari so egin behar zaio batez ere. ETAren kezka eta zeregin nagusia ez baita ezker abertzaleak hauteskunde emaitza onak edota ordezkaritza politiko indartsua edukitzca, baizik eta Euskal Herria askatasanera eramango duen proiekto politikoa indartzen joatea. Indartzen eta, batez ere, gauzatzen joatea. Espainiarrekiko kolaborazio, menpekotasun eta saldukeriarekin amaitzea. Askotan errepikatzen dugun legez helburu eta proiektoen inguruan bildu behar dira indarrak, indar politikoen inguruan baino. Zentzu honetan lehendabiziko ondorioa "Lizarra-Garaziko Hitzarmenak" jaso duen babesaren neurketa da. Matematika zehatz eta aspergarririk gabe ere nabarmen agertzen den babes eta onarpen zabala, zalantzarik gabe. Eta horrek ondorio zuzenak izan behar ditu, azken hilabeteotan egindako urratsak eta sortutako esperantza eta ilusioak traizionatu nahi ez badira.

      Batzuk "erreferendum" gisa planteatu nabi izan dituzte hauteskunde hauek, bai eta "emaitzak errespetatzea" eskatu ere. Horretarako, Estatuaren indar faktikoek Euskal Herriaren zati batetan antolatutako hauteskunde hauek "Estatu arazo" gisa planteatu dituzte. Eta porrota are nabarmenagoa izan da beraientzat. Oso aspaldian ez bezala EAJk eta EAk jarrera abertzale nabaria agertu dutelako, eta behingoan bozka abertzaleen batuketa lotsarik gabe egin daitekeelako. Eta lotsarik gabe ere, harrotasun osoz, bildu beharko lituzkete IU-EBkoek bildu dituzten bozka hauek Lizarra-Garaziko Hitzarmenak adierazten duen proiektu askatzailera.

      Horrela, gobernu espainiarrak onartu behar du Euskal Herriko zati horren gehiengoak Lizarra-Garaziko Hitzarmena babesten duela eta beraz Hitzarmen horrek duen mami politikoa onartu. Eta gaur egungo marko politiko-instituzionala ikusirik politika-fikzioa egitea bada ere, Euskadi Ta Askatasuna ziur dago Euskal Herri osoko hauteskunde batzutan ere, edo "erreferendum" batetan, "Lizarra-Garaziko Hitzarmena"k gehiengoa lortuko lukeela. Etorkizunak uste edo eritzi hori baieztatuko digu.

      Baina gatozen oraingo orain hauetara. Izan ere, "Lizarra-Garaziko Hitzarmena"k jasotako babes hori gehiengo zabal batena izan arren, euskal herritar guztiak hitzarmen horrek eskeintzen duen jokaleku politikoan integratzea lortu behar da. Eta "gutxiengoak" errespetatzen beste batzuk baino ohitura gehiago dagoenez Ezker abertzalean, gutxiengo horri so egin behar zaio ere. Hartara, ustez "aurkako" atera den kopuru horrek ez du gure eritzian "Lizarra-Garaziko Hitzarmena"ren aurkako jarrera adierazten. Izan ere indar espainolistek jaso duten bozka kopuruan "beldurraren" bozka asko dago. Desinformazio eta buru-garbiketa telebisiboaren ondoriozko bozka asko. Eta afera ez da gainera matematika kontu soila. Hitzarmen horrek duen mami politikoa garatzen joatea da gakoa. Garapen horren zenbait atalekin gizarte adostasuna handiagoa delako oraindik, eta horrek lagundu dezake gizarte sail gehiago proiekto politiko horretara hurbiltzen.

      Espainiaren aldeko bozka kopurua mantendu edo zertxobait igo da. Itxura eta alderdi ezberdinen inguruan agertu ohi dira, baina atzerriko proiektoen alde egiten duen hauteslegoa hortxe dago, aldaketa haundirik gabe. Aldiz, aldatu dena Espainiaren aldeko indarren jarrera da. Askoz bortitzagoa delako, aspaldian ez bezala zalantzan ikusi duelako Estatuak bere agintea. Espainiaren aldeko indarrek "edozein preziotan Espainiaren batasuna" ziurtatu nahi dute, eta jarrera horrek ondorio larriak ekartzen badizkio Euskal Herriari, hainbat hobe. Lur errearen politika. Auzokoarekiko etxekalte izatea politika erraza baita, bigarren etxebezitza, sustentoa eta etorkizuna Inperioren altzoan dutenentzat. Eta bost axola beraiei Euskal Herriarekiko indiferentzian edota gorrotoan hazitako herritar xumeak. Barne gerlan murgildu nahi lukete euskal gizartea, ondorioa gutxi axola zaielarik.

      Amaitzeko "Euskal Herritarrok" hautes-taldeak bildu dituen emaitzak ere aipatu beharrean gaude, ezker abertzaleak lortu dituen sekula inoizko emaitzarik dotoreenak bildu baitziren urriaren 25ean. Eta bozka horietako bakoitza, gartzelako bakardadean, armak eskutan, gaisotasunak jota edota istripuz hildako euskal gudariei egindako omenaldi gisa hartzen ditugu. Eta oraindik ere gartzeletako sakabanaketan, torturaren zauriak sendatzen, bakardadezko borrokan mrauten duten euskal herritar eta gudariei egindako opari xamur gisa hartzen ditugu. Ezker abertzaleak bizi izan dituen garai zail eta ilunetan etsi gabe, irribarre lasai batez, etsaiari opari txikiena ere egin gabe duintasun eta kemenez gartzela edota are heriotza ia ziurrari bizkar eman gabe, beldurra menpean hartuz, beren onena ematen aritu diren antolakunde desberdinetako hainbat eta hainbat kideri esker eskuratutako garaipentzat hartzen ditugu. Independentzia eta sozialismoaren bidean aurrerapausoak emateko oinarri sendoaren adierazle.

      NOIZKO EUSKAL HERRIKO HAUTESKUNDEAK?

      Esan berri dugu hauteskunde hauek Espainia eta Euskal Herriaren arteko gatazkan lehian dauden indarren eta proiekto politikoen arteko erronka eta are =erreferendum gisa planteatu direla Estatuaren indar faktiko eta beren ordezkarien aldetik. Eta hala izanik ere Euskal Herriaren eskubideen aldeko indarrentzat garaipen argia erakutsi dutela. Horrekin konforme geratzeak hauteskunde hauek ezkutatu nahi duten ustelkeriaren aurrean begiak ixtea litzateke. Beroietan parte hartzeak eta baita garaitzeak ez du kentzen iruzur itzela egiten zaiola Euskal Herriari hauteskunde hauek Euskal Herriaren hitza ordezkatzen duten hauteskundeak direla esaterakoan.

      Ez, ez dira Euskal Herriko hauteskundeak izan. Ez hauek ez eta Franco hil eta =espainiar erako demokrazia irentsarazi zigunek ospatzera behartu gaituztenetatik bat ere ez. Hauteskunde hauei dagokienez hauek dira iruzurraren lau oinarri:

      • Lehenik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egindako hauteskundeok =partizioa ren isla dira. Ez da Euskal Herriaren hitza edo hautaketa izan, zati batena baizik. Moncloako Estatutuaren bidez taxuturiko marko estatutario horrek kudeaketa hutsa eta onura partzial batzuk ekartzearekin batera Euskal Herriaren herri proiektoa eta etorkizuna bahitu egin du hemeretzi urtez. Izan ere, Estatutuak mantendu eta garatu duen desbertebrazioaren isla da. Euskal Herria itotzeko indarrez jarritako marko horrek aukera bakarra eskeintzen du: kudeaketa ekonomikoaren lehia. Baina ez herri proiektoa ez eta antzekorik ere. Eta lehia horren ondorioa da mapa politikoan agertzen den desbertebrazioa.

      • Bigarren, Euskal Herrian ezer egiterik ez duten hamarnaka mila batzuk bozka emateko aukera izateaz gain, gure herriko karriketan ikara barreiatzen jarraitzen dutelako. Euskal Herrian libreki erabakiak hartu ahal izateko, Guardia Civil-a, eta Espainiako polizia eta armadak alde egin behar dute. Kasu honetan bai, maleta hartu eta hemen lapurtu duten guztia utzita gainera. Eta gauza bera Frantziaren =grandeur zaharkituaren defendatzaile armatuak. Eta alderantziz, bozka emateko eskubidea duten euskal herritar andana batek ez du aukera hori izan, gartzelan edo ihesean daudelako.

      • Hirugarren, komunikabide atzerritarren interes eta nagusigoa nabarmen izan da. Horrek utzi die =beste hauteskunde autonomiko batzuk izan behar zutenak, =Espainiako Hauteskunde Orokorrez mozorrotzea. Ez da soilik hizkuntza aldetik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek jasan behar izan duten diskriminazioa, hitz garbitan esateko =atzerritar injerentzia argia bizi izan dute herrialde horietako euskal herritarrek hauteskunde kanpainan zehar (eguneroko bizitzan jasatera behartuta daudena biderkatuz).

      • Eta azkenik, atzerritar presentzia armatu horrek adierazten duen beste engainua bizi izan dugu. Hauteskunde garalan oso arinki eta baita iraingarriki erabili den kontzeptu bat, =bakean ospaturiko lehen hauteskundeak , gezurtatu beharra dago. Ez da onargarria ere =armen mehatxurik gabeko lehen hauteskundeak izan direla esatea ere. Agortua dagoen proiektu politiko zatikatzailearen aldeko indar armatu zipaioen eta aipatu guardia zibil eta polizia espainiarren kontrol eta babespean egin dira. Hori ez da askatasun eta bakean bozka ematea.

      Beraz, hauteskunde horiek ezin dira Euskal Herriaren hitz gisa aurkeztu: zati batetan baizik ez dute bozka emateko aukera izan euskal herritarrek. Hori da konpondu beharrekoa. Euskal Herriak bere hitza eman behar badu euskal herritar guztiek emateko aukera izan behar dute, esan nahi baita Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako biztanleek. Eta bozka horietan, Euskal Herriaren hitza emateko edota Euskal Herria etxean eta munduaren aurrean ordezkatuko duen Erakundea hautatzeko orduan euskal herritar baten bozkak beste edonongo euskal herritarren bozkaren balioa izan beharko du.

      Hauteskunde askeak eta Euskal Herri osokoak etorkizuneko zerbait dira. Euskadi Ta Askatasunaren ahalegina da etorkizun hori ahalik eta hurbilen egitea. Borondatea egotekotan ahalezko baita. Bada Euskal Herrian aski indarrik, adorerik eta beharrik! Horretarako duela hilabete eta erdi jendeaurrean agertarazi bezala instituzio bakar eta subirano batetaruntzko urrats eraginkorrak egin behar dira. Gaur atzo baino aukera hobea dago. Lizarra-Garaziko Hitzarmenak norabide horretan urratsak egiteko marko egokia osatzen baitu, eta horren alde egiten duten indar politikoek atzo baino babes gehiago dute beren atzean. Ez diezaietela bizkarra eman hartutako konpromezuei. Eskubete lan dago. Ez da denbora nola doan begira egoteko garaia!

      ESTATU ESPAINIAR ETA FRANTSESA BERRIRO ERE HISTORIATIK AT

      Amaitu aurretik, eta aurreratu bezala, mintza gaitezen apur bat zanpatzen gaituzten Estatu bietako arduradunek (edo =arduragabeek esan beharko) darabilten jarreraz.

      Ilargia seinalatzen duen hatzari begira egotetik, ibaian ilargiaren isla harrapatu nahiez itotako zakurrarena egitera igaro dira. Xelebrekeriatzat jo beharko genituzkeen asko entzun ditu euskal gizarteak hilabete t'erdiren buruan. Baina manualek aholku ematen dute barrerik egin behar ez zaiola armak eskutan dituen eroari edo zozoari. Eta Euskal Herriaren etsaiek arma lanjerosak dituzte eskutan. Ongi erakutsia digute bai azken mendeotan.

      Eta horretan diraute. Irtenbide errepresiboa inolaz ere baztertu gabe, Euskadi Ta Askatasunari emandako kolpe errepresibo handi baten bidez sortu den aro berri hau oztopatuko duten ustean eta saio amorratuan. Urtez urte, hilabetez hilabete, egunez egun eta baita orduz ordu eta minutuz minutu ereiten duten sufrimenduaren hazia eskeiniz irtenbide bakar gisa.

      ETAk iragarritako su-etenaren ondoren munduko eritzi publikoa eta are herri eta estatu desberdinetako arduradunak begira dituzte. Espainiak eta Frantziak Euskal Herriarekin arazo bat dutela hedatu da mundu osoan zehar eta orain arte beren =lorategi sekretuan burutu dituzten eta burutu asmo dituzten =balentriak agerian daude.

      Pixkanaka-pixkanaka, eskuak erretzen dizkien =euskal arazoaren konponketari bestelako begirada zentzuzkoagoa emateko asmotan deudela dirudi batzutan. Baina arrazoiaren izpi gutxi agertu dute orain artean. Guztiz alderantziz, Euskal Herrian bizi eta lan egitera Frantzia eta Espainiatik etorritakoak =berreskuratu nahi dituzte, =unionisten lerroak osatzeko, ez =en Alava como en Navarra egiteko, baizik eta =en el Pa s Vasco como en M rida , edota =au Pays Basque comme en Correze egiten saiatzeko. Hori bai dela Historiaren gurpiletik at kokatzea!

      Horretarako beren tresna eraginkorrenetakoa erabiltzeari ekin diote: probokazioa eta kutsadura besterik hedatzen ez duten komunikabideak. Laugarren botere gisa izendatu ohi dira. Eta zinez halaxe direla: botere. Zein mailatako diren kokatzea besterik da. Euskal Herrian botere gisa aritzeaz gain interes espainiar eta frantsesen alde lotsagabeki jokatzen duten botere dira. Edozein kontsulta eta eztabaida politiko demokratikoki gauzatzeko zinezko oztopo bilakatu dira komunikabide batzuk. Abertzalerik epelenak ere sutan jartzen dituzte.

      Komunikabide horietako batzuk, DV, El Correo Espa1ol (gurean finkaturik dauden batzuk aipatzeagatik) gatazkari esker bizi izan dira urtetan, eta orain ere horren aldeko apostua egina dute. Gai dira beren interes ekonomikoak mantentzearren enfrendamendua probokatu eta manten dadin zernahi egiteko. Hori ezin ahantz daiteke. Eraso eta zanpaketaren abangoardia bilakatu ziren aspaldian, estatuaren babesemaile eta are aholkulari, bertan ogibidea lapurtzen duten lumadun zakurren bidez. Gizarte demokratiko baten eraikuntzan jokabide antidemokratiko horiek errotik mozteko ardura ere badago.

      Eragin horren haritik, espainiar eta frantsesen pentsamoldeak kutsadurarik sortzen du gurean ere, eta batzuk ETAk eskua luzatu duenean ukondoraino besoa moztuko diotelakoan omen daude. Beraiek jakingo dute zergatik!

      Euskal herritarrek eta indar politikoek ez dute etsaiak zer egiten duenari begira egon behar. Geure bidea da ibili behar duguna, geure buruaren jabe izateko bide horretan geure kabuz Euskal Herria pentsatu eta eraiki behar dugu. Agintari espainiar eta frantsesek badakite zer den dagokiena: Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasuna ezagutu eta euskal gizarteak burutuko duen eztabaida demokratikoari oztoporik jarri ez eta ondorioak errespetatu.

      AZKENIK

      ETAk irailaren 18an indarrean jarri zuen su-etenak bere horretan dirau aipatu genituen baldintza beretan. Hartara ekintzen etenaldia iragartzerakoan egindako adierazpena oroitarazi nabi diegu euskal herritarrei eta eritzi publikoari orohar:

      • Euskal Herriaren eraikuntzan herritar guztion lana eta esfortzua ezinbestekoa izanik ere, orain artean Ezker Abertzaleak soilik erantzun diola jarrera argi eta sakon batez zeregin horri. Bide luze, gogor eta korapilatsua ibili behar izan dugu gaur arte, zeregin horren ordainetan, errepresioa eta era guztietako erasoak jasanez. Baina egindako lan horri esker ere gaur egun aukera paregabea ikusten dugu aurrerantzean Euskai Herriaren independentzia bidean ardura eta esfortzuak konpartitu eta elkarlanerako adostasun eta bilgune berriak sor daitezen. ETAk, bere aldetik, adostasunezko bide berri horretan aurrera egiteko erabateko borondatea duela agertarazi nahi du eta hein bereko borondate eta esfortzuen gauzapenaren beha dagoela jakinarazten du.

      • Zentzu horretan, ETAk dei publikoa egiten die alderdi politiko, sindikatu, kultur bilgune, gizarte antolakunde eta orohar euskal herritarrei aurrean dugun fase politikoa subiranotasunarena izan dadin beharrezko konpromezuak hartu eta urrats zehatzak eman ditzaten. Urrats guztien artean garrantzi haundienekoa gaur egungo zatiketa instituzional eta estatuzkoa gainditzebidean jartzea izanen da; horretarako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa bere baitan hartuko dituen instituzio egitura bakar eta subiranoa sortzeko urrats eraginkorrak gaurdanik emanez.

      • Helburu hori bera duten indar politiko eta sozial desberdinek bat eginez gero, instituzio egitura gailen horren sorrera bidean, gaur egungo zatiketa instituzional eta estatuzkoak gainditzeko asmoa duen ekimen oro txalotu, babestu eta bultzatzeko konpromezu publikoa hartzen du Euskadi Ta Askatasunak. Eta hartara, beste hainbesteko konpromezu, esfortzu eta ahalegina eskatzen orain artean zeregin horretatik urrun edota hurbiltzeko orduan uzkur eta epel ibili direnei. Euskal Herriaren eskubide demokratiko eta eraikuntzaren aldeko indarrei oinarrizko eta gutxiengo beharren inguruan hitzarmenak lotu eta dinamikak eragin behar dituzte.

      • Euskal Herria eta Espainia zein Frantziaren herri proiektoek aurrez aurre jotzen dute. Mende luzetako gatazkak argiro erakutsi digu euskal herritarroi tarteko lekurik ez dagoela. Euskal herritar gisa aurrera egin edo Espainia eta Frantziaren menpean herri gisa desagertu. Beraz, ezinbesteko deritzogu goiko puntuekin adostasuna agertu duten guztiek Espainia eta Frantziaren asmo menperatzaileak defendatzen eta bultzatzen dituztenekiko loturak eta hitzarmenak haustea. Subiranotasunaren aldeko apostu argi eta erabatekoa egiteko garaia da. Euskal Herria desagertaraztea helburu duten indar politiko horiekiko akordio eta loturak hausteko garaia da. Ondorioz, Espainiaren eta Frantziaren eraikuntza eta Euskal Herriaren deuseztapena helburu duten alderdi, egitura instituzional eta errepresiozkoekin dagoen hitzarmen oro bertan behera uzteko garaia da.

      • Guztion helburua Euskal Herriaren errealitatea, eskubideak eta askatasunean hartutako erabakiak errespetatuak izatea delarik , eta Euskadi Ta Askatasunaren helburu eta desioa euskal gizarteak Euskal Herriaren independentzia eskuratzearen ardura osoki bere gain har dezan izanik, jasoko dugun erantzuna emandako urratsaren tamaina eta neurri berekoa izango delako esperantzaz beterik, jakinarazi nahi dugu une honetatik aurrerako gertakizun eta urratsek aginduko dutela etenaldi horren behin betikotasuna.

      Bestalde, ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak bere gain hartzen ditu honoko ekintzok:

      • Abuztuaren 23an, Irunen, =Correos konpainia espainiarraren bulego baten aurka lehergailuz buruturiko ekintza.

      • Urriaren 17an, Dominikar Errepublikan bertako agintarien kolaborazioz espainiar agintariek bederatzi urte t'erdiz bahiturik eduki dituzten Belen Gonzalez Pe1alva ETAren mintzakide eta Anjel Iturbe Abasoloren ihesaldia.

      EUSKADI TA ASKATASUNA

      Aurkibidea home